Bihartik aurrera, neguko ordutegiarekin hasiko dira udaleko hainbat zerbitzutan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko abu. 31a, 14:06
Bihar, Irailaren lehenengoa izanik, orain arte ez moduan, neguko ordutegia estreinatuko dute udaleko hainbat zerbitzuk; horien artean, BAZ edo autobus urbanoak.

Bihar, martitzena den arren, biharko egunak, astelehen itxura izango du askorentzako, opor osteko lehenengo lan eguna izango da-eta. Hori horrela, bihartik aurrera, neguko ordutegia estreinatuko dute udaleko hainbat zerbitzuk. Hona hemen adibide batzuk:

  • Udal Biblioteka goiz eta arratsaldez izango da bihartik aurrera zabalik, honako ordutegiarekin: goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.
  • BAZen gaur goizez jardungo duten arren, bihartik aurrera, 08:30etatik 19:30etara egingo dute lan.
  • Gazte-bulegoak bihar zabalduko ditu ateak, ohiko ordutegiarekin.
  • Hiribarruko autobusak ere, bihartik aurrera eskaintza zabalagoa izango du, neguko ordutegia oinarri hartuta. Lehenengo autobusa, goizeko 08:00etan abiatuko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak