Bihartik aurrera garagardoa ere bai eguenetako 'pintxo-poteoan'

Arritxu Barruso 2010ko api. 7a, 17:31
Dagoeneko urtebete baino gehiago darama martxan eguenetako 'pintxo-poteoak'; herriko hainbat tabernatan ardo ondua eta pintxoa euro baten truke ematen dute eguen iluntzetan. Bada, bihartik aurrera ardo onduaz gain garagardoa ere eskainiko dute Arrasateko tabernariek; Amstel botila, hain justu ere.

Egun guztian zehar euro baten truke emango dute garagardoa eta pintxo-poteoaren orduan, pintxoa gehituko diote garagardoari. Bihartik aurrera, beraz, Monte, Hilarion, Lorategi, Dublin, Zuk nahi eta Hotel Mondragonen euro baten truke ohiko pintxoarekin batera garagardoa ere edan ahalko da.

Horrez gain, tabernariek azaldu dute maiatzean, ekainean eta irailean cava ere emango dutela pintxoarekin batera; hilabete horietako azken eguenetan emango dute cava. Urrian, Maritxu Kajoi egunaren ostean, cava eman zuten pintxo-poteoan eta eskaintzak izandako arrakasta ikusta hilean behien cava ematea erabaki dute.

Hori baina, maiatzetik aurrera izango da. Oraingoz, eta bihar hasita, garagardoaren eskaintzarekin hasiko dira. Ea ardo onduak bezainbesteko arrakasta duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak