Irailaren 4an zozketatuko dituzte ortu publikoak

Ubane Madera 2009ko abu. 27a, 14:36
Zozketa publikoa izango da: irailaren 4an, 13:30ean, udaletxeko areto nagusian. Beraz, interesa duen edozein joan daiteke aretora. Hauteskundeetako mahaien zozketako sistema bera erabiliko dute: ordenagailua. Zozketa zaintzen izango dira Ingurumen Saileko ordezkaria, Arrasateko Udaleko Idazkaria eta alkatea bera edo alkateak izendatutako ordezkari politikoa.

Laster batean izango dute jabea Garagartzako ortu ekologikoek, datorren egubakoitzeko zozketan erabakiko dute-eta hori. 80 ortu dira, 177 lagunen artean banatuko dituztenak. Hasiera batean ortuak bi zatitan zozketatzekoak ziren. 40 ortu lehenago Arrasaten ortua badutenen artean; eta gainerako 40ak herritar orokorren artean. 

Lauzpabost bakarrik

Kontua da, baina, lehenago ortua dutenetatik bakarrik lauzpabostek eman duela izena zozketarako. Hori horrela, “horiek zuzenean adjudikatuta” dituzte ortuak, Ingurumen Sailetik aditzera eman digutenez. Eta jakina, talde horretan soberan geratuko diren ortuak herritar orokorren artean zozketatuko dituzte. Horrek esan gura du 75 bat ortu izango direla herritar orokorren artean zozketatzeko.

Lehenago ikastaroa

Behin ortuak zozketatuta, urriaren hasieran entregatuko dizkiete jabeei. Ortuetako bat eskuratzen dutenek asko jota 20 urtean erabili ahal izango dituzte ortuok. Hori bai, ortuak erabiltzen hasi aurretik ortudunek ikastaroa egin beharko dute ortu horiek modu ekologikoak lantze ikasteko. Ikastaroa zeinek eman, noiz, non eta halakoak lotzen dihardute udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak