Bihar, eguaztena, abiaraziko dute gripearen aurkako aurtengo kanpaina

Ubane Madera 2008ko ira. 30a, 12:34
Txertoa hartu beharko luketenak dira 65 urtetik gorako guztiak, eta gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoak, diabetesa, edo bihotzeko, biriketako, giltzurrunetako gaixotasunen bat dutenak, alegia. Zailtasunak dituztenei begira, Arrasaten auzoz auzo ibiliko dira txertoa ipintzen.

Txertoa hartu ahal izango da anbulatorioan bertan edo bestela zailtasunak dituzten pertsonei begira, Arrasateko auzoetara ere joango dira Osakidetzako langileak.

Anbulatorioan hartzeko komeni da aldez aurretik txanda hartzea. Astelehenetik egubakoitzera bitartean emango dituzte txertoak. Eta 65 urtetik gorakoak zuzenean joan daitezke, bolante barik; aldiz, 65 urtetik beherakok medikuaren edo erizainaren kontsultan bolantea jaso beharko dute.  

Auzoei dagokienez, berriz, astelehenean, urriaren 6an hasiko dira auzoetara joaten. San Andresko alkatetzan izango dira astelehenean; martitzenean, berriz, Abaroakoen txanda izango da; eguaztenean, Uribarriko zaharren egoitzan egin dute hitzordua, eguenean Santamainako zaharren egoitzan eta bukatzeko, egubakoitzean, urriaren 10ean, Musakolako zaharren egoitzan.

Esandako leku horietan 12:00etatik 13:00ak bitartean izango dira txertoak ipintzen.

Bestalde, etxetik irten ezin duten pertsonei dagokienez, familia mediku edo erizainarekin harremanetan jarriz gero, etxera joango zaizkie txertoa ipintzera.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak