Anoa postuari dagokionez, Udalan izango dituzte jateko eta edatekoak, eta zeharkaldia amaitutakoan ziklistak kiroldegian dutxatu ahal izango dira, eta baita bizikletak garbitu ere. Bertan parte hartzeko ez da izenik eman beharko, eta gainera, dohainik izango da. Hori bai, irteerak ez du aparteko segururik izango. Informazio gehiago: www.besaide.org helbidean.