Bihar amaituko da Txatxilipurdiren udalekuetarako izenemate-epea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mai. 6a, 17:37
Udaleku ireki zein itxietan parte hartzeko izenemate epea bihar, egubakoitza, amaituko da. Era berean, begirale moduan joateko ere, bihar izango da eskaera orria Pablo Uranga kaleko egoitzan entregatzeko azken eguna.

Txatxilipurdiren udalekuetan parte hartu ahal izateko izenemate epea bihar amaituko da. Hortaz, udaleku ireki zein itxietan parte hartu gura dutenek bihar entregatu beharko dute eskaera orria eta matrikulazioa ordaindu dutela frogatzen duen ziurtagiria.
Udaleku itxiei dagokienez, 10 eta 12 urte artekoak Axkixura –Getaria– joango dira astebeterako, hiru txandatan. 12 eta 14 urte artekoak Oriora joango dira eta 14 eta 16 urtekoendako, berriz, Kosta ala Kosta ekimena antolatu dute. Garaiotik hasi eta kostalde ingurutik 11 bat eguneko ibilaldia egingo dute, etapaz etapa. Bestalde, udaleku irekiak 2 eta 11 urte artekoendako izango dira. Udaleku irekietan berritasuna da adin tarte horretako nagusienekin Txindoki mendiko parkera joango direla.  

Begirale eskaerek, gora
Txatxilipurdik jakinarazi du begirale izateko iaz baino "eskaera gehiago" jaso dituztela. Komunikazio kanpaina indartsua egin dute eta kanpoko hainbat eskaera jaso dituzte; Eibar, Ermua eta Irunetik, besteak beste. Kanpokoek, normalean, udaleku itxietan jarduteko eskaera egiten dute. Azkenik, antolatzaileek pozik daude jasotako eskaera kopurua dela-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak