Bihar, 16:30ean, Euskadiko Openeko proba Arrasaten

Xabier Urtzelai 2008ko eka. 13a, 12:30
Aramaiori errelebua hartu eta Arrasaten egingo dute bihar, zapatua, Euskadiko Openaren barruan mendiko bizikleta lasterketa; oraingoan ere gura beste lokatza izango dute.

Biharko lasterketa Euskadiko Openeko seigarren proba izatearekin batera Gipuzkoako Txapelketa ere izango da: "Sari gehiago banatuko ditugu, eta neurri batean, horrek garestitu du lasterketaren aurrekontua", adierazi du antolatzaile lanetan dabilen Felix Zugastik.


Ederrakoek aurten antolatu duten lasterketak ibilbideari dagokionez ez du iazkoarekin aldaketa nabarmenik. Hori bai, aurten gogotik egin behar izan dute lan zirkuitua txukuntzeko: "Pista horietatik inor ez da ibiltzen, eta belarra oso hazita zegoen". Horrekin batera, harriak bidetik kendu, traba egiten zuten pinu enborrak alboratu eta azken egun hauetan arekak egiten ere ibili dira: "Ikutixo inguruan lokatz handia egongo da. Han dagoen erreka ere hazita dago, eta lokatz gutxiago batzeko arekak egiten ibili gara, ura errekara errazago joan dadin". Hala, zirkuituaren ezaugarrien gainean ere egin du berba Zugastik: "Euri mordoa bota du, baina uste dut ibilbide ia dena bizikleta gainean egiteko moduan egongo dela". Zirkuituko irteera puntua eta helmuga Olandixon egongo dira, Ikerlango parkingean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak