Horrek esan gura du, Arizmendi Ikastolak bi hezkuntza proiektu berdin izango dituela Debagoieneko bi herritan. Lehena Arrasaten, San Viator handi eraikinean, eta bestea Eskoriatzako Almen ikastolan. Orain arte, 12 eta 16 urte bitartekoak egon izan dira eraikinean eta eskaintza 18 urtetara arte zabalduko dute. Irailean hasiko den ikasturtean, 12 eta 17 urte bitartekoak egongo dira, batxilergoko lehen kurtsora arteko neska mutikoak, hain justu, eta datorren urtean batxilergo bigarrengora arte zabalduko da eskaintza.
Orain arte, Arizmendi Ikastolak San Viatorren eta Ferixalekuan eduki ditu ikasleak eta irailetik aurrera ferixalekuko ikasleak ere San Viator eraikinera egongo dira.
Guztira 2008-2009 ikasturtean, 400 ikasle inguruk egingo dituzte ikasketak San Viatorren.
Bestetik ferixalekuko eraikinak, Arizmendi ikastola izaten jarraituko du.
Beraz, esandako moduan, Arizmendi Ikastolak 12 eta 18 urte bitarteko arrasatearrei ikasturte horiek eraikin berdinean egiteko aukera eskainiko die. Bestetik, hezkuntza proiektu berbera, bi zentrotan eskainiko du ikastolak, Eskoriatzako Almenen eta Arrasateko San Viatorren