Bigarren eskuko bizikleta azokarako materiala batzen hasiko dira, zapatuan

Ubane Madera 2009ko ira. 10a, 13:43
Badator beste urte batez Mugikortasun Astea. Eta aste horren baitan, aurten ere Birzikleta izeneko azoka antolatu dute; hau da, txirrindularitzarekin lotutako bigarren eskuko materialaren azoka. Zapatuan hasiko dira materiala batzen, udal azokan, 11:00etatik 13:00etara. Birzikleta azoka, berriz, irailaren 19an da.

Birzikleta azokn saltzaile moduan parte hartu gura duenak oraingo asteburuan bertan dauka hitzordua, zapatuan hasiko dira-eta materiala batzen. Zein material? Ba egoera onean dagoen edozein material onartuko dute: errepiderako bizikletak, mendikoak, paseokoak, umeenak, trizikloak, kaskoak, eskularruak, maillotak, patinak, patineteak eta abar.

Datorren astean hitzordu gehiago

Zapatua da materiala eramateko aurrenengo hitzordua. Udal azokara eraman behar da, 11:00etatik 13:00etara. Hurrengo hitzorduak, berriz, datorren asterako dira: martitzen eta eguenerako, leku berean eta ordu berean. Bi egun horietan, gainera, arratsaldez ere izango dira, 17:00etatik 19:00etara. 

Materiala eramateaz gainera, jabeak eramandakoari salneurria ere ipini beharko dio, azokarako. Era berean, Birzikleta azokan saltzen ez duten materiala jabeari bueltatu egingo diote.

Birizkleta azokaz gainera, baina, Mugikortasun Asterako egitarau zabala prestatu du Udaleko Ingurumen Sailak. Eguenean hasiko dira ekitaldiak. Bat nabarmentzearren, irailaren 16tik 22ra autobus urbanoan doan ibili ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak