Bigarren erregional mailako taldeak igotzea lortu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko maiatzaren 24a

Tenaren mutilek bost gol egin dizkiotea Irungo Landetxa taldeari eta bigarren egin dute sailkapenean. Datorren denboraldian lehenengo erregional mailako taldea izango da.

"Denboraldiko helburu nagusia lortu dugu", adierazi digu Tena entrenatzaileak. "Akatsak egin ditugu eta pena izan da lider ez amaitzea, baina duela pare bat aste galdutako partiduak ondorioak ekarri dizkigu". Bergarako BTLS taldearen puntu bakarrera gelditu dira Arrasatekoak.

Norgehiagoka erraza

Hil edo biziko partidua zuten arrasatearrek eta ondo egin dute egin beharrekoa. Mailaz igotzeko txartela eskuratzeko lehenengo bi postuetan amaitu behar zuten txapelketa eta lortu egin dute. Erraz gailendu dira Landetxaren futbol zelaian. "Lehenengo ordu laurdenean lau gol egin dizkiegu eta gauzak asko erraztu dizkigu horrek", esan du Tenak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak