Bidezko merkataritza gertuagotik ezagutzeko azoka egin du Harremanek

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko abe. 13a, 18:47

Bidezko merkataritzako produktuak jarri ditu salgai Harremanek Eroskin egindako azokan.

Arrasateko Eroski hipermerkatuaren sarreran dagoen Harreman dendak azoka egin zuenEroskin bertan zapatuan. Bidezko merkataritzako produktuak atera zituzten jendeak probatu eta eros zitzan. Horrekinbatera, abenduaren 31 bitartean 1o euro baino gehiagoko erosketa egiteagatik euro bateko deskontua egiteko txartelak ere banatu zituzten azokara joan zirenen artean. Azukrea, kafea, arroza, txokolatea, kakaoa edo kinua eskaini zituzten. Hain zuzen ere, kinua da hemen ez dagoen zereal bat baina gero eta gehiagok ezagutzen dutena eta Arrasateko denda horretan urtean zehar asko saltzen den produktua.

Arrasateko Santamas eguneko ferixan ere egongo da Harreman azoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak