Bidegorria eta kamioiendako aparkalekua egingo dituzte San Andresen

Jon Berezibar 2007ko martxoaren 27a

Atzoko ohiko osoko bilkuran hala erabakita, hainbat urbanizazio lan egingo dituzte San Andres auzoan. Besteak beste, bidegorria egingo dute auzoan Fagor Arrasateraino eta kamioiendako aparkaleku egingo du.

Udalbatzak aho batez onartu zuen San Andres auzoan egingo diren lanak.
Onartu dute, besteak beste, San Andres auzoa eta Fagorreko lantegiak dauden tartean bidegorria eraikitzea eta kamioientzako aparkalekuak egitea.

Fagorrek San Andresen dituen hiru lantegiak eta Copreci arduratuko dira inguru hori urbanizatzeaz, onartutako hitzarmenaren arabera. Enpresa horiek ere finantzatuko dute beste lanen zati bat.

Hala, bidegorria egiten ekainean hasiko lirateke eta urri amaieran bukatu.

Kamioi-aparkalekuari dagiokonez, proiektuaren idazketa esleitu beharra dago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak