Bidea behar bezala gurutzatzen erakutsiko dute gaur, Barne Sailak antolatuta

Jon Berezibar 2007ko urr. 24a, 15:00
Barne Sailak antolatuta oinezkoen harrapaketen inguruan arreta pizteko jardunaldiak antolatu dituzte gaurko. Eguerdian eta arratsaldeko 16:00ean bi lagun ibiliko dira semaforoko figuratxoz mozorrotuta oinezkoak ohartarazten Arrasate pasealekuan.

Errepidea txarto edo modu arriskutsuan gurutzatzen duten oinezkoei atentzioa deituko diete eta eskuorriak banatuko dituzte. Kanpaina hori Euskal Autonomia Erkidegoko 17 udalerritan egiten dabiltza Barne Sailaren ekimenez. Etzi izango da azken saioa Laudion.


Oinezkoena da errua

Barne Sailaren Errepide Segurtasun Planean lehentasunezkoa harrapaketen gaia, nahiz eta nabariki egin duten behera auto harrapaketek.  Honen harira, aipatzekoa da harrapatze-arriskuekin lotutako arau-hausteak egiten dituzten lagunen %76 oinezkoak direla eta ez gidariak, alegia.

Hildakoei dagokienez, 2005ean 34 egon ziren 2006an 20, EAEn. Gipuzkoa mailan datuak ez dira hain baikorrak, halere. 2005ean 11 pertsona hil ziren auto-harrapaketetan eta iaz 10. Beraz, ez dute horrenbeste behera egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak