Bibliotekak goiz eta arratsaldez zabalik jarraituko du, abuztura arte

Ubane Madera 2009ko uzt. 8a, 14:45
Azken urteotan, uztailaren 15az geroztik goizez bakarrik zabaldu izan dute Udal Biblioteka; aurten, berriz, goiz eta arratsaldez zabalduko dute. Hori bai, abuztuan goizeko ordutegiarekin jarraituko dute.

Aurten Arrasateko zerbitzu oublikoo batek azken urteotakoa baino ordutegi zabalagoa eskainiko die herritarrei udan: Udal Bibliotekak. Izan ere, aurten Biblioteka goiz eta arratsaldez zabalduko dute uztaila eta iraila osoan. 10:00etatik 13:00ak arte goizez, eta 16:00etatik 20:00ak arte, arratsaldez. Irailaren 14ra arte ibiliko dira horrela. Hori bai, abuztuan goizez bakarrik jardungo dute.

Ordutegia handitzea erabaki politikoa izan dela kontatu dute Udal Bibliotekakoek.

BAZ, abuztuan zapatuetan itxita

Arrasateko bestelako zerbitzu batzuei dagokienez, berriz, adibidez, Biztanleen Arreta Zerbitzuan neguko ordutegi bera izango dute bulegoek uztailean: 08:30etik 19:00ak arte eta zapatuetan, 09:00etatik, 13:00ak arte.

Abuztuan, berriz, goizez egongo dira, 08:30etik 14:00ak arte. Zapatuetan itxi egingo dituzte BAZeko bulegoak. 

Kiroldegia, abuztuan berdin

Bestalde, Musakolako kiroldegian, uztailaren 1az geroztik, instalazio orokorretako ordutegia zabaldu egin dute, 09:00etatik 21:00ak arte. Eta igerilekuei dagokienez, berriz, 10:00etatik 20:30ak arte daude zabalik. Abuztuan ere ordutegi berori izango dutela jakinarazi dute.

Arrasateko urbanoa

Udako ordutegien gainekoarekin bukatzeko, Arrasateko urbanoari dagokionez, horrek ere izango ditu aldaketak, baina abuztuan bakarrik. Hain justu ere, zapatuetan moduan jardungo dute abuztuan; bestela esanda, oordubete geroago aterako dira autobusak: 09:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak