'Biblioteca en Guerra' erakusketa zabalduko dute arratsaldean

Ubane Madera 2009ko api. 1a, 13:22
Apirilean mundu guztian gogora ekartzen dugu nazioarteko liburuaren eguna. Batetik, bihar, apirilaren 2an Nazioarteko Haur Liburuaren Eguna delako. Eta bestetik, apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna delako. Bada, horren harira, gaur Biblioteca en Guerra izeneko erakusketa zabalduko dute Kulturaten.

Apirilaren 30era bitartean izango dugu erakusketa hori Arrasaten. Erakusketaren izenak adierazten duen moduan, Espainiako Gerrarekin lotura dauka erakusketa horrek.

Errepublika garaian Estatuan bibliotekak zabaltzeko egindako ahaleginen, Espainiako Gerran (1936-1939) biblioteken jardunaren azterketen eta Biblioteka Nazionalak milaka liburu salbatzeko egindako ahaleginen gainekoa da, besteak beste, erakusketa. Izen propio batzuk ere ageri dira: Maria Moliner, Tomas Navarro edo Juan Vicens, esaterako. Bestela esanda, kultura eta irakurzaletasuna herritar guztien eskura ipintzen ahalegindu zirenetako batzuk.

Hori erakusketari dagokionez, baina liburuaren nazioarteko egunaren harira, bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte Udal Bibliotekan. Adibidez, aipatutako erakusketarekin lotuta, pare bat hitzaldi egingo dituzte hil bukaeran. Batean aztertuko dute intelektualak eta antifaxismoa Gerra Zibilean. Eta bestean, berriz, bibliotekak erabiltzearren ezarri gura duten kanonaren gainean jardungo dute.

Baina egutegian gertuago etorrita, bi hitzordu egin dituzte Bibliotekakoek. Bata gaurko. Santa Marina auzoan. Itziar Zubizarreta ipuin kontalaria gonbidatu dute 10:00etan eta 11:00etan ipuinak kontatzeko.

Beste hitzordua, berriz, biharko da. Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Arrasaten umetxoendako antzerki-saioa izango da. Itxo…Txoin!!! izeneko antzezlana ekarriko dute, 11:00etan eta 12:00etan, Kulturateko Areto Nagusian; 2-3 urtekoei zuzendutako antzezlana da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak