Bi zauritu bi autok talka egin ostean

Maider Arregi 2010eko otsailaren 17a

Azken Ordua (19:30): Zaurituak Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte eta Ertzaintzaren arabera errepidea zabalik dago nahiz eta auto ilarak dauden oraindik. Istripua (18:47): 18:45ean gertatu da istripua. Bi autok, - Renault Laguna granateak eta Renault Clio grisak-, egin dute talka Arrasateko irteeran, Meca parean. Ertzaintzak azaldutakoaren arabera zaurituak auto barrutik ateratzeko lanetan daude une honetan. Auto ilara handiak dira bi noranzkotan errepidea itxita dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak