Bi puntu baino gehiago balio duen garaipena lortu du MUk Gasteizen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko api. 13a, 17:58
Zapatuan jokatu zuten Iñaki Merinoren mutilek Gasteizen. Leclerc-en etxean 77-85 irabazita, gero eta gertuago dute arrasatearrek EBA ligara igoera. Ointxe elkarteak autobusa jarri zuen Gasteizera. Arrasateko zale asko egon zen Landazuri kiroldegian.

"EBA bertan dago", oihukatzen zuten zaleek partidu amaieran. Izan ere, Arrasateko taldeak aurrerapauso handia eman du EBA ligara igotzeko lehian. Sailkapeneko bigarrenaren aurka irabazita lau puntuko aldea dute arrasatearrek.
Alartzia, Kintana, Biain, Hernandez eta Peñak hasi zuten lehia. Hasierako minutuak ez ziren onak izan Iñaki Merinoren mutilentzat. Lehenengo bost minutuetan gasteiztarrak nagusi izan ziren; hala, hirugarren minuturako 12-2ko partziala egin zuten. Minutuak pasa ahala, Merinorenak indartu egin ziren. Alarciak 12-9koa sartu zuen eta gainera jaurtiketa libre behartu zuen, markagailua 12-10 utziz. Hurrengo jokaldian, Biainek berdinketa lortu zuen eta handik aurrera Arrasatekoak aurretik izan ziren lehia guztian.

Errebotean nagusi

"Erasoan ondo jokatu dugu, baita defentsan ere; baina, batez ere, errebotean ibili gara fin", esan zuen Imanol Zeziagak partidua amaitutakoan. Pozik zegoen Arrasateko jokalari gaztea.
Arrasatetik joandakoen babesa ezinbesteko izan zen Landazuri kiroldegian. Javi Zurbano Ointxe elkarteko kidea, adibidez, gogotsu ibili zen taldea animatzen. Partidu amaieran, Merino entrenatzaileak eta jokalariek eskertu egin zuten zaleen babesa. Elkar besarkatuz, harmailetan zeudenak agurtu zituzten.

Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea > Gamarra (15), Zeziaga (3), Mallabiabarrena (7), Arejolaleiba, Peña (4), Atxa, Kintana (14), Hernandez (2), Alartzia (24), Zeziaga (16), Biain eta Elortza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak