Inspekziora eraman dituzte bi gazteak. Gero Bergarako epaitegiarekin harremanetan ipiniko dira udaltzainak, gazte bi horiei gaur edo bihar epaiketa azkarra egin diezaieten edo bestela, datorren asterako dei ditzaten, epaiketarako. Udaltzainek emandako informazioaren arabera, 18 urtetik gorako gazteak dira.
Markadun jantziak
Forum kirol dendatik emandako informazioaren arabera, berriz, bi gazteak dendako materiala boltsara sartzen harrapatu dituzte. Gainera, dendatik irtetera zihoazenean, alarmak jo du. Bi gazteei geratzeko agindu diete, baina haiek kasu egin barik, korrika alde egin dute, Arbolapetan udaltzainek harrapatu dituzten arte.
Forumetik esan dutenez, ez da aurreneko aldia halako lapurretak egiten dizkietela. "Normalean bi lagun etortzen dira eta batek zerbait jakina eskatzen du. Saltzailea eskatutakoaren bila doala aprobetxatzen dute lapurtzeko, edo inguruan jende asko dagoela… Markadun jantziak eramaten dituzte: Real Madrilen edo Barçaren kamisetak, Nike, Adidas edo bestelako marketako materiala… Sarri txamarra handiekin etortzen dira, lapurtutakoa ezkutatzeko".