Martitzenean, 13:30ak aldera, Arrasateko Musakola auzoko supermerkatu baten segurtasun arduradunak ertzainak bertaratzea eskatu zuen. Dirudienez, bi emakume harrapatu zituzten aldean hainbat gai zituztela eta horiek ordaintzeko kutxetatik pasa gabe lekutik alde egin nahian.
Herritarren segurtasunerako patruila bat iritsita, bertako sergurtasun-langileek bulegoetan bi emakume atxikita zituztela baieztatu zuten agenteek. Horiek identifikatu ondoren, guztira 600 euroko balioa zuten hainbat gai osten saiatu zirela baieztatu ahal izan zuten ertzainek. Hori dela eta, bi gazteak atxilotu eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten, ondoren epailearen esku uzteko.