17:30ak aldera jaso zuten ertzainek abisua, enpresako langileek bi lagun eraikuntzako materiala lapurtzen ikusi zituztela-eta.
Ertzainak bertaratu eta bi lagunak atxilotu zituzten. Ertzaintzaren arabera, sei metro luze ziren burdinurtuzko bi hodi moztu zituzten soplete batekin zati txikiagoetan, ondoren furgonetan kargatu ahal izateko.