Bi kamioik elkar jo dute Gesalibar auzoan

Goiatz Arana Begiristain 2008ko martxoaren 27a

08:35ean gertatu da istripua GI-2620 errepidean. Zaborra eramateko kamioi batek eta trailer batek talka egin dute, aurrez aurre. Ondorioz, kamioi gidarietako bat Eskualde Ospitalera eraman dute, arinki zaurituta. Istripuaren eraginez, errepidea guztiz itxita egon da minutu batzutan, baina 09:00ak inguruan erreil bat ireki dute. Uneotan, txandaka ari dira autoei bidea ematen; erretentziorik ez dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak