Udaltzaingotik emandako xehetasunen arabera, Uribe auzoan atxilotu dituzte, goizaldeko 02:30ean. Hara joan dira Uribeko auzotar baten abisua jaso dutelako, etxe inguruan mugimendu ezohikoa sumatu duela esanez. Eta bi gizonezko atzeman dituzte, ustez kablea lapurtzen zebiltzala. Atxilotuetako bat 40 urte inguruko gizonezkoa da, bestea, berriz, 18-20 urte inguruko gaztea.
Epailearengana, gaur
Arrasateko udaltzainek Ertzaintzaren esku utzi dituzte bi atxilotuak, eta gaur goizean eramango dituzte epailearengana. Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, ezagunak dira bi gizonezko horiek, Atxa zerrategian bizi dira-eta.