Bi gizon zaurituta, borroka batean

Ubane Madera 2009ko irailaren 8a

Atzo (astelehena) iluntzean, bi gizonezko zauritu ziren San Andres auzoan. Bien arteko borroka baten ondorioz jasan zituzten zauriak. Epailearen aurrean eman beharko dituzte orain azalpenak.

Udaltzaingoak emandako xehetasunen arabera, 19:00ak inguruan udaltzainen bi patruila bidali zituzten San Andres auzoko Revuelta kalera, borroka bat zela-eta, abisua jaso zutelako. 30-40 urte bitarteko bi gizonezkok jardun zuten elkarri kolpeka; batak, gainera, giltza ingelesa erabili zuen bestea kolpatzeko.

Ospitalera

Udaltzainak bertaratu zirenerako, bi gizonezkoek alde egin zuten. Edozelan ere, biek Eskualdeko Ospitalean bukatu zuten, hainbat kolperekin. Hala, ospitaleko txostena eta Arrasateko Udaltzaingoak egin duena Bergarako epaitegira bidaliko dituzte, bi gizonezkoek azalpenak eman ditzaten epailearen aurrean.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak