Beste lau urtean izango da auzo alkate Joserra Askasibar

Maider Arregi 2007ko uzt. 16a, 13:32
Gesalibarren gaineko ikerketa batek aipatzen dituen premiei helduko die: zuntz optikoa edota auzoko sarrera konpontzea, besteak beste.

Joserra Askasibar izango da Gesalibarko auzo alkatea datozen lau urteotarako. Hala erabaki zuten auzotarrek atzo, domeka, egindako bozketan. Goizean izan zen hauteskundea, Jentil-Ola elkartean, eta 42 aldeko boto izan zituen Askasibarrek, hautagai bakarrak; boto zuri bat ere egon zen. Denetara, ehun bat lagunek zuten bozkatzeko eskubidea.
Askasibarrek 51 urte ditu eta urretxuarra da, baina azken 20 urteotan Gesalibarren bizi da. Bigarren aldiz jarraian izango da auzo alkatea.

Asmoak

Bere lehentasunak zeintzuk izango diren galdetuta, hauxe erantzun du Askasibarrek: "Agurne Juldain soziologoak orain dela gutxi egin du auzoaren gaineko ikerketa, eta han agertzen diren premiei erantzutea izango da nire eginkizuna. Badaude zenbait behar: adibidez, airean dauden kableak lur azpian sartzea, zuntz optikoa ekartzea auzora…" Hirigintza asmoak ere baditu: "Auzoko sarrera oso gaizki dago, eta hura ere konpondu egin behar da. Goiko baserriak pixka bat utzita daude, eta horietaz ere arduratuko gara".
Datozen lau urteak izango ditu auzo alkateak, hortaz, asmo horiei heltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak