Gaurtik hasita, datozen asteotan mendiarekin lotura zuzena duten ekintza mordoa izango dira aukeran, Besaidek egitarau zabala prestatu du-eta. Berritasunen artean dago Besaidek espeleologia sustatzeko egin duen ahalegina. Batetik, Bilboko espeleologia taldea gonbidatu dutelako Arrasatera berbaldia ematera, eta bestetik, Koba Haundi leize zulora irteera prestatu dutelako, Arrasateko espeleologia taldeko kideen laguntzarekin.