'Besaidek mende erdia bete du' liburua aurkeztu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko urr. 27a, 15:13
Arrasateko mendizaleak KulturAten bilduz ziren egubakoitzean Besaideren mende erdia batzen duen liburuaren aurkezpen ekitaldia egiteko. Han izan ziren, Jose Ramon Fernandez liburuaren egilea, gaur egungo zuzendaritzako kideak, lehendakari ohiak eta mendizaleak.

Jose Ramon Fernandez mondragoetarrak idatzi du liburua; eta, aurkezpen ekitaldian azken urteetako lana eta bizipenak ekarri zituen gogora Fernandezek. Hasieran, arrasatearrak inguruko mendietara egiten zituzten irteerak baina, poli-poliki, mendi garaiagoetara joaten hasi ziren. Hala, 2004. urtean, Bittor Amozarrainek Gasherbrum IIa igo zuen, eta bi urte geroago Josu Juan Llodiok bera egin zuen.
Elkarteak garapen handia izan du azken urteetan, gaur egun 1960 bazkide ditu elkarteak.
"Toloñotik Gasherbrunera", laburbilduz amaitu zuen Fernandezek aurkezpena.
Gero, Besaideko presidentea den Jaime Epeldek hartu zuen hitza; eta, liburu bana eman zien Besaideko presidente ohiei. Ospakizunekin jarraituz, Besaidek oroigarri bana jaso zuen Alvaro Arregi, Euskadiko federazioaren eskutik eta Juan Pedro Iturbe, Gipuzkoako federazioen eskutik.

Liburua salgai

Besaideko egoitzan egongo da salgai liburua 25 eurotan (bazkideentzat) eta 28 eurotan. Urriaren 29, 30 eta 31n, eta azaroaren 5,6,7,12 13,14,19 eta 20an. Ordutegia: 19:30etatik 20:30etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak