Besaidek bi irteera antolatu ditu uztailerako

Maider Arregi 2007ko uzt. 4a, 13:09
Lehenengo ekintza uztailaren 8an, domekan, izango da eta Okina eta Lagran bisitatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Bigarren irteera, berriz, uztailaren 22an, domekan, egingo dute Lagran eta Biasterira.


Okina eta Lagranera irteera

Parte  hartzaileek Gasteiztik hurbil eta mendi artean ezkutatuta dagoen Okina herriaren xarma ezagutuko dute. Ondoren Lagranera abiatuko dira. Arabako herrixka honetan aintzinean zeuden harresien aztarnak ikusiko dituzte.

Ekintza honetan inskribatzeko azken eguna gaur, uztailak 4,  da.  Interesatuak Besaidek Garibai kalean duen egoitzara jo beharko dute 19:30etik 20:30era.

Lagran eta Biasterira irteera

Uztailaren 22an, igandean, izango da irteera. Izena egun batzuk lehenago eman beharko dute interesatuek: uztailaren  16, 17 eta 18an, hain zuzen. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero mendizale taldeak martxan jarri berri duen webgunean duzue:  www.besaide.org

Webgunean, irteeren berri izateaz gain, kirol materialari, federazio kontuei eta mendizale elkartearen egutegiei buruzko informazioa aurkituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak