Giro aparta izan zen egubakoitzean auzoko Jentil-Ola elkartean. Bertso afaria izan zuten, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin batera. Bapo afaldu ostean –txanpinoiak saltsan, piper beteak, arrain-zopa, biribilkia (erredondo)...–, bertsolariek barre algarak eragin zituzten mahaikideen artean. Gaueko bitxikeria izan zen Iker Agirre aramaioarrak ere amaitu zuela bertsotan.
Antolatzaileen esanetan, "inoiz baino gazte gehiago" eseri zen mahaiaren bueltan.