Goizeko bederatzietan puntuan iritsi dira Sustapen Ministerioko ordezkariak eta Ertzainek lagunduta egin dute udaletxerako bidea. 09:05erako, Espainiako Gobernuko ordezkariak kalera irten dira desjabetze aktak sinatu barik; izan ere, alkateak adierazi du ez zituela aktak sinatuko baldintzak betetzen ez zirelako.
Guztira 80 lursail desjabetu behar dituzte Arrasaten, Arrasate-Aramaio eta Arrasate-Elorrio tramuetan. Lehen aldia da bi tramoen desjabetzak batera sinatu gura izan dituztela.