Biteriko aterpeko goiko aldeko zenbait xafla atzera zintzilik agertu dira egunotan. Obren eta mantenu sailetik jakinarazi dutenez, umeak baloiarekin xaflok jotzen saiatzen dira eta bi dagoeneko oso kaltetuta daude. Bihar goizerako lotuko dituzte erdi jausita dauden xaflak eta apurtuta daudenen ordezkoak ere eskatuta daudela azaldu dute Udaletik baina arriskurik ez dagoela ere gehitu dute. Ez da hau gertatzen den lehen aldia, orain dela hile batzuk ere antzerakoa gertatu zela diote-eta Obren eta Mantenu sailetik.