Berrikuntzez josita dator bigarren Gurasolandia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko urr. 8a, 17:08
Txatxilipurdik bigarrenez antolatu du Gurasolandia. Aurten astebete iraungo du haur eta bereziki gurasoendako den jolas parkeak, azaroaren 2tik 7ra, hain zuzen. Gainera, ez da Uarkape pilotalekuan egingo, iaz moduan. Aurtengo ekimenaren leku zehatza ez dute erabaki, baina Arrasateko erdigunean izango da.

Lehen edizioaren arrakasta borobiltzeko asmoz, Gurasolandiaren bigarren edizioa antolatu du Txatxilipurdik. Lehen edizioa baino luzeagoa izango da, aste bukaera bakarrik beharrean azaroko lehen astea hartuko du-eta haur zein gurasoei –azken hauei bereziki– zuzendutako jolas parkeak, hilaren 2tik 7ra, hain zuzen. Antolatzaileek ez dute ekimena bi egunetara mugatu gura izan.  

Lekuz eta ekintzez aldatzen 

Aste osoa iraungo duenez, astean zehar gurasoendako zenbait mintegi antolatuko dira eta aste bukaeran haur eta gurasoek elkarrekin hartuko dute parte askotariko ekintzetan. Esaterako, mihiluze txapelketa –zapatu arratsaldean– eta jolas tradizionalak –domeka goizean– egingo dituzte. Bestalde, aurten ez da Uarkapen egingo; Txatxilipurdik herriko erdigunea hartu gura du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak