'Berrikuntzaren Hiriei' buruzko jardunaldian izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2009ko urtarrilaren 27a

Garaia Berrikuntza gunean eskainiko da 'Berrikuntzaren Hiriei' buruzko jardunaldia. Barikuan, urtarrilaren 30ean, izango da jardunaldia eta oraindik izena emateko aukera dute interesa dutenek. Dagoeneko, 70 lagunek eman dute izena.


Munduan hiri edo lurralde berritzaile nagusiak zeintzuk diren ezagutzeko, eta bereziki, hain berritzaileak izatera nola iritsi diren jakiteko, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneak Innovation Cities Jardunaldia antolatu du. Egun erdiko jardunaldi hau urtarrilaren 30ean, barikuan,  izango da 09:00etatik  14:00etara bitartean. Bertan Berrikuntza-Hirietako aditu nagusienetariko batzuk parte hartuko dute. Besteak beste, Alfonso Vegara (Fundación Metropóliko burua), Alfons Cornella eta Antonella Broglia (Infonomia) edota Angel Arbonies (Garaia Berrikuntza Gunea, idazlea).
Informazio gehiago: http://www.pologaraia.es/eventos/innovation-cities/
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak