Kiroldegitik adierazi dute oraindik ez dakitela seguru kablerik lapurtu duten edo ez; Olatz de Migelek, kiroldegiko kudeatzaileak dio kablea moztuta dagoela zenbait puntutan, eramateko gertu egongo balitz moduan, baina “oraingoz ikusitakoaren arabera” lapurrek ez zutela lortu kablerik eramatea.
Konponketak zer ekarri
Orain, kiroldegiko arduradunek lapurrek eragindako kalteak zehaztu gura dituzte lehenengo eta behin; eta horren ostean ikusi konponketa lanek “zer suposatuko” duten: ea argindar hari sistema guztia aldatu beharko duten edo zein den egoera. Horrekin batera, halakorik berriro ez gertatzeko neurriak ere aztertu gura dituzte.
Olatz de Migelek jakinarazitakoaren arabera, oraindik ez dute salaketarik ipini. Arrasateko Udaltzaingoa izan zen Mojategin, lapurreta ikertzen, eta haiekin egon arte ez dute salaketarik ipiniko.
Musakolan eraginik ez
Bestalde, adierazi beharra dago Mojategiko kable lapurretak ez daukala batere eraginik Musakolako gainerako instalazioetan: igerileku eta bestelakoetan. Eta Mojategin izandako eragina ere "gutxienekoa" izan dela, sasoi honetan oraindik ez dabilelako ohiko mugimendurik kirol instalaziotan.