Antolatzaileek esandakoaren arabera, ahaleginduko dira egubakoitz-zapaturako Arrasatera sarrera gehiago ekartzen. Edozelan ere, kontuan hartuta auzipetuek bakoitzak bere esparrura sarrerak eraman dituela, ba litekeena da gainerakoak ere laster gastatzea.
Gainerako saltokiak
Euskal Herri mailan, gainerakoan honako lekuetan daude sarrerak salgai: Baionan, Elkar Megadendan; Oiartzunen, Amazkarren; Oreretan, Arkaitzan; Lezon, Tiñelun; Pasaian, Mimos eta Antxetan; Lazkaon, Ansoategi eta Albokan; Urretxun, Aldirin; Durangon, Herriko Tabernan; Lekeition, Guzurmendin; Bilbon, Kalderapekon eta Gasteizen, Hala Bedin.
Arrasate Irratian, zozketa egubakoitzean
Eta beste aukera bat da Arrasate Irratiko zozketan parte hartzea, izan ere, egubakoitzean, 11:45ean bertso-jaialdirako sarrerak zozketatuko dituzte.