Bere belaunaldiari omenaldia egin dio Josemari Velez de Mendizabalek

Iker Barandiaran 2009ko urr. 14a, 19:03

Arrasaten, 1949an jaiotakoek urtero egin ohi duten kintadan behin baino gehiagotan eskatu zioten Velez de Mendizabali sasoi horren gainean idazteko. Bada, esku artean dauka dagoeneko '1949 urtea. Arrasate eta mundua' lana, sasoi hori Arrasaten zelakoa zen deskribatzen duen liburu arin eta irakurterraza.

"Gure sasoiko, 1949ko, literatura oso gutxi dago eta eta orduko gertaerak ez daude ia inon jasota", diozku Velez de Mendizabalek. Hala, garaiko egunkarietan murgildu eta goitik behera arakatu zituen Arrasate eta arrasatearren albisteen bila. Are gehiago, Velez de Mendizabalek egiaztatu zuen Donostiatik Arrasatera Arrasatetik Donostiara baino distantzia gehiago dagoela, egunkarietan hemengo oso albiste gutxi aurkitu zituelako. Arrazoi horregatik, Arrasateko Udaleko osoko bilkuretako aktak ere aztertu zituen.

80 orrialdeko liburu horretan egilea bera jaiotako urtearen Arrasateko erradiografia egin du. Hala, langileen soldatak, etxebizitzen prezioak, jaiotze eta heriotza tasak, Franco Arrasatera etorri zenekoa, gertaera politiko eta sozialak, anekdotak, txutxumutxuak eta beste batu ditu.

Egileak 300 bat liburu kaleratu ditu eta esan digu lagunei banatzeko direla. Hala ere, Udalak ere eskuratu ditu batzuk. Interesatuek jo dezatela Udalera edo bestela Euskomediara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak