Benito Lertxundi ikusteko sarrerak, agortuta

Txomin Madina Milikua 2008ko abenduaren 9a

Orioko abeslariak abenduaren 20an aurkeztuko du Arrasaten bere azken lana, ''Itsas ulu zolia'' izenekoa. Amaia Antzokian izango da emanaldia, eta urrian jarri zituzten sarrerak salgai, denera 700tik gora. Honez gero sarrera eskuan ez duenak baina, zail izango du kontzertura joatea, sarrera guztiak agortuta daude-eta. Arrasatekoa eta gero Benito Lertxundik Debagoienean emango duen hurrengo kontzertua Eskoriatzan izango da, urtarrilaren 30ean hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak