Benito Lertxundi eta Ariren kontzertuetarako eta Goazen ikustera joateko sarrerak, Arrasate Irratian

Ubane Madera 2008ko abe. 10a, 16:13
Bihar, eguena, Go!azen euskarazko film musikalaren bigarren saioa izango da Amaia Udal Antzokian. Gonbidapenak behar dira filma ikustera joateko eta Arrasate Irratian eskura daitezke. Horrez gainera, Benito Lertxundik abenduaren 20an egin behar duen kontzerturako sarrerak ere badira irratian, entzuleen artean zozketatzeko.

Datozen egunotara begira, badira hiru ekitaldi benetan esanguratsuak Arrasaten: Go!azen filmaren bigarren saioa eta Ariana Puello hip-hop abeslariaren eta Benito Lertxundiren kontzertua. Bada, hiru ekitaldi horietarako sarrerak zozkatuko dituzte Arrasate Irratian.

 

Hain justu ere, Go!azen filmaren bigarren saioa bihar, abenduaren 11n, egingo dute, Amaia Udal Antzokian, 19:00etan. Eta gonbidapenak zozkatuko dituzte Arrasate Irratian, 11:30etik 12:00ak bitartean.

 

Ariana Puello Dominikar Errepublikako hip-hop abeslariak, berriz, egubakoitzean egingo du kontzertua, gaztetxean, Deifus Arrasateko raperoarekin batera. 22:00etan hasiko da kontzertua. Eta egubakoitzean bertan zozkatuko dituzte sarrerak irratian, 11:30etik 12:00ak bitartean.

 

Bukatzeko, Benito Lertxundi abeslari oriotarrak abenduaren 20an dauka hitzordua Amaia Udal Antzokian. Kontzertu horretarako sarrerak hurrengo egubakoitzean zozkatuko dituzte, abenduaren 19an.

 

Parte hartzeko: 943 25 05 05 edo Internet bidez (irratia@goiena.com edo goiena.net

webgunean dagoen irratiko blogean).

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak