Barberena: "Jokatzea zaila izango da, baina Istanbulen egotea aukera ezin hobea da"

Mireia Bikuña 2010ko urr. 27a, 11:37
Power Electronics Valentzia eta Efes Pilsen taldeen arteko Euroligako partiduaren aurretik egin dugu berba Beñat Barberenarekin. "Ez dut uste jokatu dudanik, baina aukera paregabea da hemen egotea", esan digu Istanbuldik. Partidua 19:15ean hasiko dute.

Power Electronics Valentzia taldeko jokalariak partidua bukatu ondoren itzuliko dira etxera. "03:00ak aldera helduko gara etxera, eta espero dezagun garaipenarekin itzultzea. Oso inportantea da taldearendako". Bi taldeek Euroligako lehen jardunaldia galdu egin zuten, eta puntuak inportanteak dira biendako.

Arrasate Irratian

Arrasateko Irratiko lankideek Barberenaren lehen hitzak jasoko dituzte biharko Igo autobusera saioan. 10:30ean izango da.

Arrasatetik Euroligara

Barberenak 21 urte ditu, eta 2007-2008 denboraldian heldu zen EBA ligara, Desarrollo Utebora.  Ondoren Onda Urbana Castellonek fitxatu zuen, eta bertan bi urte eman eta gero Arrasateko jokalariak Valentzia Basketen deia jaso zuen.  2010-2011 denboraldia hasi zenetik valentziarren  harrodiko taldearekin jokatu du EBA ligan.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak