Belgikako Shake That taldea dago gaur Arrasaten

Mirian Biteri 2010ko uzt. 16a, 15:29
Kale zirkua gustuko dutenek hitzordua dute gaur, egubakoitza, arratsaldean, Arrasateko Herriko Plazan. Udazabal 2010 kultura egitarauaren barruan, Shake That taldeak 'On the rocks' izeneko ikuskizun dibertigarria eskainiko du, 20:00etan.

Bost kidez osatuta dagoen Belgikako taldeak zirku esperimentala egiten du. Beraien herrialdeko hainbat konpainiatan ibilbide luzea egin ostean, Hans Vanwynberghe, Joris Verbeeren, Sander de Cuyper, Nino Mertens eta Gab Bondewel artistek Shake That sortu zuten, Belgikako Humorologie Jaialdiarekin elkarlanean. 

Koktel taberna

Bostekoak koktel taberna jarriko du kale erdian, antzerkia, erritmoa eta zapatu gaueko musika nahastuko dituen ikuskizun harrigarrian. Malabareak, umorea, magia, ikusleekiko harremanak eta konbinatu gozoak uztartuz, azken belaunaldiko artista horiek azken aldiko ikuskizun aipagarrienetarikoa aurkeztuko dute Arrasaten.

Tabernako barra da agertokia, eta zerbitzariek, ezagutzeko moduko paperak antzeztuz, istorio dibertigarriak kontatuko dituzte. Erritmo bizi-bizia duen lana, koktel taberna berria jartzeko leku onenetako batean: Herriko plaza. Emanaldiak 45 minutu inguru irauten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak