Beldurrezko maratoia egingo dute Donostiako zinemaldiko filmekin

Jon Berezibar 2008ko urriaren 29a

Egubakoitzean hasiko da Donostiako XIX. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema jaialdia baina generoaren gureko zaleek ez dute urrun joan beharko oihu, gezurrezko odol eta mutilazioen bila; zinemaldiak luzapena izango du-eta Arrasaten azaroaren 14ean (barikua), jaialdian ikusgai egongo diren 8 film labur eta bi luze botako dituzte Amaia antzokian. Zinema maratoi sesioak izango dira Begoña del Teso adituak gidatuko dituenak. 19:30tan hasi eta gaueko ordu txikiak arte luzatuko da zinema gaua.

5 ordu eta 8 minutu iraungo duen maratoian denetarik ikusteko aukera egongo da; baita euskal zinemagileek egindako beldurrezko laburrak ere. Eskainiko dituzte: Tinieblas Gonzalezen Por un infante difunto, Luis Berdejoren Ya no puede caminar, Jose Maria Goenaga Tercero B edo 7:35 de la mañana (Nacho Vigalondo Oscar sarietara izendatua izan zena; Asier Altunaren eta Telmo Esnalen, Txotx; Koldo Almandozen, Belarra; Koldo Serraren El tren de la bruja; eta Gabe Ibañezen, Máquina guztiak Kimuak-en barruan daudenak.

Film luzeei dagokienez. Animaziozko japoniar maisulan bat egongo da ikusteko:  Satoshi Koneneren, Millenium catres eta Tomas Alfredsonen, Let the Right One In, Europako fantasiazko film onenari sariduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak