Behobia-Donostia, geroago eta gertuago

Ubane Madera 2009ko urriaren 19a

Seguru zuetako askok ikus dituzuela korrikalariak egunotan izerdia botatzen bidegorri eta antzekoetan. Izan ere, ibili badabiltza bat baino gehiago, sasoi honetan dagoeneko ohitura bilakatu den hitzordurako prestatzen buru-belarri: Behobia-Donostia. Azaroaren 8an da lasterketa, domekan; esan genezake maratoi erdi hori dela Euskal Herriko lasterketarik jendetsuena. Halakoak eta beste izan dituzte berbagai Arrasate Irratian, lasterketa horretan parte hartzeko asmoa duen Arantzazu Ezkibel korrikalari zaletuarekin. Segidan elkarrizketa entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak