Behetik gora etorrita, bi puntuak etxean geratu ziren

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko api. 5a, 23:25
Kategoriari eusteko bidean garaipen garrantzitsua lortu zuten Javier Zurbanoren mutilek Tolosaren aurka. Partiduan sartzea kosta egin zitzaien etxeko mutilei; baina behin sartuta gogoz egin zuten lan. 81-77 irabazi zuten arrasatearrek.

Izugarria izan zen zapatuan Javier Zurbanoren mutilek egin zuten lana. Jaitsiera fasean bizirik mantentzeko lehian garrantzitsuak izango diren bi puntu eskuratu zituzten Tolosaren aurka. Partiduan sartzea kosta egin zitzaien etxeko mutilei; baina behin sartuta gogoz egin zuten lan.

Hasierako bostekoa

Imanol Ceciaga, Gorka Kintana, Moratxo, Aitor Ceciaga eta Isasa boskotearekin hasi zuen lehia Zurbanok.
Lehenengo saskiratzea etxeko taldeak egin zuen: Kintanak hiruko jaurtiketa. Baina, minutuak pasa ahala Tolosarrak nagusitu ziren: lehenengo laurdenaren amaieran 22-31 aurretik ziren.
Bigarren laurdena nahiko antzerakoa izan zen (40-45). Aldagelatik bueltan etorri zen aldaketa.

Defentsan, seguru

Etxeko mutilek defentsan seguru jokatu zuten; hala, tolosarrek ez zuten saskiratzerik sartu lehenengo bi minutuetan. Orduan, etxekoak markagailuan aurretik jarri ziren: 46-45. Baina hirugarren laurdenaren amaieran Tolosak puntu bakarreko abantaila zuen.
Azkeneko laurdenean erabaki zen lehia. Mikel Arejolaleiba bikain aritu zen eta haren hiruko saskiratzeek markagailua etxekoen alde jarri zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak