Baso-bideak garbitu eta bestelako lanak egingo dituzte hiru baso-langilek

Ubane Madera 2009ko mai. 4a, 14:06
Arrasate inguratzen duten mendi eta basoetako bideak garbitzen dihardute Udalak kontratatutako hiri baso-langilek. Besteak beste, mendian dauden bide-zidorrak garbituko dituzte.

Hiru baso-langile kontratatu ditu Udalak datozen sei hilabeteotarako eta inguruko mendi eta landa-guneetan hainbat lan egingo dituzte. Are gehiago, horietako batzuk egiten dagoeneko hasita dira, tartean, mendi-bideen garbiketa.

Izan ere, Udalaren asmoa da abuzturako Arrasateko 50-60 kilometro baso-bideak garbitzea, narrak-eta  kenduta. "Batez ere dira baserritarrek erabiltzen dituzten eta baserriak elkarren artean lotzen dituzten bideak; baita bidezidorrak ere", argitu du Pello Garai udal teknikariak.

Hark gaineratu du bestelako lanak ere egingo dituztela baso-langile horiek: landare inbaditzaileen kontrola, adibidez. "Esan genezake kontrolatuta daudela halako landareak, baina urtero pasadatxoren bat egitea komeni da. Oso nekeza da guztia kolpera kentzea". 

Eta egingo dituzten bestelako lan batzuk ere aipatu ditu: erreka eta errekastoak garbitu, Leze-Txiki aztarnategia garbitu, Udaleko lursailak mugarritu eta adibidez, Garagartzako baratze ekologikoen ingurua prestatzen lagundu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak