Baserritik kalera ekarriko dituzte produktuak azaroaren 8an

Ubane Madera 2008ko urr. 24a, 15:08
Arrasateko Baserriko Produktuen Azokan herriko bederatzi baserritar eta Jakion izango dira. Lanku bertsolari elkarteak 'Zazpi Astoren Gainean' ikuskizuna egingo du, 12:00etan.


Barazkiak, odolosteak, babak, intxaurrak, ogiak, gaztak, pastelak… Berez gozoak diren produktuak eta gainera gure baserrietako kalitatea dutenak. Halakoak ipiniko dituzte salgai azaroaren 8ko Arrasateko Baserriko Produktuen Azokan (09:00-14:00). Arrasateko bederatzi baserritar izango dira eta Leintz Gatzagako Jakion enpresakoak ere bai, Debagoieneko nekazal produktuak gertatzeko sortutako enpresakoak. "Arrasateko zenbait baserrirekin lotura dutenez, beti eman izan diogu aukera Jakioni azoka honetara etortzeko, eta badatoz", kontatu du Marga Garmendiak, azoka antolatzen dabilen udal teknikariak.


Hori bai, txakolinik ez dela egongo ere kontatu du, baserritarrek ez dutelako "saltzeko beste generorik".
Kontuak kontu, pozik daude aurten izandako erantzunarekin: "Promozio azoka da; agerian da gero eta baserri aktibitate gutxiago dagoela herrian, baina egon badaude. Oso kalitate handiko produktuak egiten dituzte  eta azoka berezi horren helburua hori da: Arrasateko baserrietan ere produktu interesgarriak ekoizten direla erakustea, horrek balioan jartzea eta, jendaurrean ipini, egun batean nabarmenago agertu, jendeak dastatzeko". 


Bestalde, iragarri du bertsolariek girotutako ekitalditxoa ere egingo dutela : Lankuren Zazpi Astoren Gainean saioa, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak