Fruta-arbolen gaineko ikastaroari dagokionez, ikastaroaren programa honako hauxe da:
• Otsailaren 21ean eta 28an inausketa ikasiko dute, Aitor Etxeandia irakaslearekin.
• Martxoaren 7an, berriz, txertaketa, Josu Osa irakaslearekin
• Eta ekainaren 6an, inausketa berdea, atzera ere Aitor Etxeandiarekin.
Eskola horiek guztiak goizez izango dira, 9:00etatik-14:00etara. Eta Bedoña auzoko eskolan emango dituzten. Matrikula da 18 euro.
Belardien gainekoa
Belardien erabilera ekologikoaren gaineko ikastaroari dagokionez, berriz, belardi naturalak hobetzeko teknikak aztertuko dituzte; esate baterako, lurraren ezaugarriak eta belardiko landaretza ezagutzea, ongarri organikoak eta karearen erabilera. Bestalde, belardien erabilera egokia aztertuko dute, pentsu konposatuen erosketaren kostuak murrizteko eta horrela ustiategien errendimendua handitzeko helburuarekin.
Ikastaro hori bi egunetan egingo dute, martxoaren 14 eta 21ean, goizez, 9:00etatik 14:00etara. Eta eskolak izango dira Udala auzoan dagoen Ingurumen Eskolan (Arrasate). Matrikula da 10 euro.
Bi ikastaro horietako batean parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aldez aurretik Itsasmendikoi Fraisorora deitzea, honako telefono honetara: 943 69 21 66.