Barikuko lan istripua salatzeko kontzentrazioa

Maider Arregi 2007ko mai. 16a, 17:36
Barikuan, maiatzak 11n, Arrasaten lan istripuz hil zen Jose G. F. langilearen heriotza salatzeko, eta Eusko Jaurlaritzari lan ezbeharren kontra politika aktiboak egin ditzala eskatzeko prentsa oharra kaleratu du UGT sindikatuak. LAB sindikatuak, bere aldetik, elkarretaratzea egin du langilea hil zen tokian heriotza salatzeko.

Eguerdian egin dute elkarretaratzea, lan istripua gertatu zen etxearen aurrean. 'Prekarietatea hiltzailea'  izan da pankartaren leloa. LABeko ordezkariek salatu dutenez, aurten jada lanean 46 pertsonak galdu dute bizia, eta kezkatuta azaldu dira, urtetik urtera, neurriak hartu eta aldarrikapenak egin arren, kopurua bere hortan mantentzen delako. Hildako langilea autonomo faltsu gisa lanean ari zela ere kritikatu dute, egoera prekarioan.

Lan baldintza kaxkarren ondorioak salatzeaz gain, Arrasateko Udala erantzule dela ere esan du.
Arrasateko Udalarekin harremanetan jarri gara eta  azaldu dute, langilea lanean ari zen obra pribatua zela, eta udalak ez duela hor sartzeko eskumenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak