'Baobab' eta ahozkotasun jardunaldiak asteon, Liburuaren Eguna ospatzen hasteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko api. 13a, 13:43
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izango den arren, Udal bibliotekak hil osorako egitarau antolatu du. Honezkero Africa, casa de palabras erakusketa bisitatzeko aukera dago Kulturateko klaustroan. Hilaren 25era arte egongo da.

Horrez gain, bihar Alaitz Muro eta Agurtzane Villate ipuin kontalariak izango dira, Baobab ipuin afrikarren kontaketa ilustratua egiteko (18:30). Bestalde, eguenean, apirilak 15, ahozkotasunaren gaineko nazioarteko jardunaldiak egingo dira Kulturaten. Goizean Kataluniako Nunila Lopez eta Kubako Mirta Portillo izango dira hizlari (11:00); arratsaldean, berriz, Argentinako Nora Lua eta Italiako Luciano Federico (19:30). Eta asteari amaiera emateko, apirilaren 16an Juan Ignacio Montianoren Todo vale liburuaren aurkezpena egingo da Kulturateko areto nagusian (19:00).

Liburuaren digitalizazioa auzian
Datorren astera begira, hilaren 22an puri-purian dagoen gaia landuko dute Jorge Jimenezek, Josu Landak eta Eneko Barberenak Liburu elektronikoa izeneko mahai inguruan. Hau da, papereko formatuaren etorkizuna izango dute berbagai. Azkenik, apirilaren 27an poesiaren txanda izango da. Bi Anai: komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia izango da Kulturateko areto nagusian, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak