Argitu da misterioa. Berandu bada ere, badakigu zeintzuk diren 2009ko San Juanetako urrezko dragoiak. Pluralean, bai. Izan ere, bi urrezko dragoi utzi dizkigute San Juanek aurten. Jai batzordeak adierazi duenez, "asko kostatako erabakia izan da", baina azkenean erabaki dute: 1992an jaiotako lagun taldea eta Mikel Alonso –sariarekin zutik, ezkerrean– izan dira sarituak.
'Parte-hartzea eta inplikazioa'
Saridunek, jai batzordeak azalduenez, "jaietan erakutsitako parte-hartze eta inplikazioagatik" merezi izan dute hain garaikur preziatua. Eta parranda egiteak ere eman ditu puntuak, noski.
Azkenik, jai batzordeak urrezko dragoiak zoriondu gura izan ditu "Arrasaten gazteria indartsu datorren erakusgarri" direlako. Bejondeiela, beraz, eta presta dezatela 2010eko pregoia.