Baldintzarik gabe kartzelatu dute Josu Arruabarrena

Usoa Agirre 2008ko apirilaren 23a

Joan den egubakoitzean, hilak 18, atxilotu zuten Arruabarrena Arrasaten. Harekin batera operazio berean atxilotutako Aitor Alberdi, Aitor Franco, Xabier Lujanbio eta Harkaitz Antza baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak. Berri agentziek zabaldutakoaren arabera, kale erasoetan parte hartzeagatik talde armatuko kide izan eta "kalte terroristak egitea" egotzi die epaileak.

Egubakoitzean atxilotutako beste lauk bermea ordaindu beharko dute aske geratzeko eta beste bat libre geratu da, hamabostean behin polizia-etxera sinatzera joateko baldintzarekin.

Informazio gehiago duzue Berria.info webgunean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak