Gazte batzuek kexa azaldu dute San Juan bezperako koadrilen bazkarira joaterik ez dutelako. Azaldu dutenez, txartelak salgai jarri zirenean joan ziren tabernetara txartelak erostera baina horietako asko "erreserbatuta" zeudela azaldu dute: "Guk txartelak salgai jartzen zituztela jakin orduko, beste batzuek erreserbatuta zeuzkaten", diote.
Jai batzordearen erantzuna
Jai batzordeak kexuei erantzun die. Azken hiru urteetan, bazkaria gaztetxean egin denean, txartelak lortzeko arazorik ez dela egon diote: "Gure asmoa ahalik eta koadrila gehien batzea da eta ez inori ateak ixtea. Hala ere, kritikak kontuan hartuko ditugu datozen urteetarako". Bazkarira joaterik ez dutenei, Txopo poteoan parte hartzera gonbidatu die Jai batzordeak.